blog-agencia-de-publicidad-bilbao

Blog

Udan ere.. ikasten! Marketing Online ikastaroa

Udaro EHU-k hainbat ikastaro antolatzen du eta aurtengo “Marketing Online”ri buruzko mintegia oso interesgarria izan da. Esan behar da, hizlariak oso ezagunak zirenez jende askok izena eman genuela ikastaro horretara.

Artikulu honetan aipatuko ditugu guk ikasitako kontuak 3 egun horietan:

“Ropo efektua” gero eta normalagoa da, hau da, Interneten bilatzen dugu (ON) produktu baten informazioa eta gero, dendan (OFF) erosten dugu.

– Gure ahalegin guztiak neurtu behar ditugu. Gema Muñoz (@sorprendida) oso Web Analista ezaguna da eta berak Google Analytics tresna zaletasuna kutsatu zigun.

– Xose Castro -ren hitzaldia “Interneten nola idatzi” asko gustatu zitzaigun. Bere ustez  idazkera oso garrantzitsua da markaren balioak transmititzeko. Adibide, luxuzko marka bat baldin bazara ezin duzu “txoni-hizkuntza” erabili.

– Alex Rubio geolokalizazioaz mintzatu zen. Bere ustez, sistema berri  hori probetxu ateratzeko oso kreatiboak izan behar dugu. Eta jakina, kontuz ibili checking egindako lekuekin!!

– Emaling-i buruzko hitzaldian gauza asko ikasi genuen. Email kanpaina egin nahi baduzu, Mailchimp tresna oso ona (eta doan) da.

Orain ikasitako kontu guztiak praktikan jarri beharko dugu! 

Leave a Comment

two × 5 =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.