blog-agencia-de-publicidad-bilbao

Blog

Marka egitea eta bikotekidea bilatzea, gauza bera

 

Uda ostean bikotekide barik gelditu zara eta orain ligatu behar?

Ba hona hemen gure hausnarketa horren inguruan: Bikotekidea bilatzearen prozesuak, marka egitearen antza dauka.

Agian, arreta ez badugu ipintzen oso desberdinak direla pentsa dezakegu baina  ondo aztertu eta gero parekotasun bat baino gehiago aurkituko ditugu.

Adibidez,

  • Maila soziala: bikotekide bila bagabiltza, konturatu barik gure bizimodua egiten duen pertsona bat topatu nahi dugu. Horrela, marka baten baloreak oinarritzean erakarri gura duen publiko objektiboarenak izan behar dira.
  • Edertasuna: nahiz eta edertasuna unibertsala ez izan, badaude parametro batzuk gauzak politak egiten dituztela. Mutila edo neska ederra baldin bada, begi bistan izango da eta gauza bera gertatzen da marka munduan.
  • Konfiantza: gure bikotedearengan konfidantza izatea oso garrantzitsua da, zalantza barik. Baina konfiantza hori nola lortzen da? Oro har, esan dezakegu egindako promesak betetzean, ezta? Orduan, markak hainbat kontu hitzematen baditu eta gero ez badu betetzen marka horrengan konfiantza galtzen da.
  • Adimena: norbaitek bikotekide leloa izan nahi du? Ba, produktu ergelak ezta ere.
  • Enpatia: zure bikotekideak ulertu behar zaitu eta zure lekuan jartzen jakitea komenigarria da bikotea aurrera egiteko. Markek ere euren bezeroen beharrak ezagutu behar ditu eta posiblea bada, aurreratu egin behar dira konponbideak eskaintzeko.
  • Emozioa: ”Lovemark” izan behar dugu. Maitasunarekin dena gure esku!

Eta hau da dena.

Zorte on maitasun kontuetan! 🙂

Leave a Comment

14 + ten =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.