blog-agencia-de-publicidad-bilbao

Blog

Bazen behin…

Bazen behin…

ekintzaile batek izugarrizko negozio ideia bazeukala baina ez zuen bezeroen eta inbertitzaileen arreta lortzen.

 

Aurkezpen guztietan gauza bera gertatzen zitzaion: ez zion inork kasurik egiten eta bere ametsa alde batera uztear zegoenean “Storytelling” ezagutu zuen.

Ipuin kontalariek ez ezik, denok ere istorioak konta ditzakegu. Egunero storytelling tresna erabiltzen dugu jakin barik eta nola erabitzen ikasten badugu oso erreminta egokia izan daiteke gure lanerako.

Argi dago pertsonok istorio pertsonalak baditugula. Horrek kontuan hartuta, enpresek ere euren kontakizunak sortzen dituzte. Narrazioaren bidez publikoaren arreta lortzea askoz errazagoa da, zalantzarik gabe.

Baina,  zer eta nola kontatu behar dugu ipuin arrakastatsu bat izateko?

–       Istorio hunkigarria eta originala izan behar da.

–       Pertsonaiak: publikoa identifikatuta sentitzen bada oso adi ibiliko da.

–       Erabakiak eta gatazka: istorioan erabaki inportate bat hartu behar bada eta horrek gatazka pertsonala eragiten badu, ipuinak oso erreala emango du.

–       Porrot ona da: denok noizean behin porrot egin dugu eta hortik atera daitezela entzutea gustoko dugu.

Enpresek euren produktuak eta zerbitzuak saldu nahi dizkigute eta horretarako mezu bat aukeratzen dute baita istorio bat ere.

Bideo honetan 10 istorio diferente ikusgai dituzu:


Gai hau interesatzen bazaizu “Storytelling en una semana” izeneko liburua irakurtzea gomendatzen dizut. Oso praktikoa da eta teoria martxan jartzeko primeran datorkigula uste dut.

Egun batean, hitzaldi bat eman behar nuen eta ez nekien nola hasi. Ordu luzeak pentsatzen eman ostean, banekien nondik hasi nire istoria: aitaren gutun bat izango zen mintzaldiaren abiapuntua.

Azkenean, oso ondo joan zen eta publikoaren arreta lortu nuen.

Eta zure istorioa, nolakoa da?

Kontatu, kontatu….

Leave a Comment

one × 4 =